XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orduezkero direzio espirituala gauzarik bearrenetakoa bezela azaltzen zaigu bere bizitzan.

Kristau zintzoak federik biziena du Elizaren alderako.

Eliza izan ere ez Eliza izkutu ori bakarrik, agerikoa ere bai, eta au batez ere Kristoren luzapen eta osagarri bat bezela emana izan zaigu; eta Eliza-gizonak, beren akats eta guzti, arimai zeru-bidean laguntzeko jarriak dira.

Eta auxe da Sorazuren bizitzan ederki ikusten deguna.

Gaiñerakoan, ba-da Sorazuren bizitzan makiña bat gauza arrigarri, eta esan bearrik eztago orrelakoak eztirala egunero, eta arima guztietan gertatzen; bearrezko ere eztira, egiazko kristautasunera irixteko.

Ortan, jakiña, Jainkoak bakar-bakarrik du esku, eta Berak eramaten ditu arimak nai duen bidetik.

Naiz fedearen bide arrunt eta jakiñetik joan, naiz beste arrigarri eta autatu ortatik, danok ditugu, ordea, eginbide berdiñak eta Jainkoaren graziari erantzun-bear estua.

Otoitza, Jesus eta Mariaganako debozio berezia, Jainkoaren aginduak zintzo betetzeko ardura eta Kristoren ordez dagoan Elizaganako itzala eta menpetasuna: oiek danontzat dira, eta ain zuzen, oiek dira Sorazuren bizitzatik danok jaso bear ditugun ikasbide nagusiak.

Bere kabuz edo bere aldetik Sorazuk beti nai izan zuen bide arrunt eta apaletik ibilli, etzituen gauza arrigarri eta nabarmenak desiatu ta ez nai: ori ere garbi agiri da bere bizitzan.

Jainkoak berak sartu zuen bide ortan, eta ori bere eskuan dagoan gauza da.